Nor gara

1965 urtean J.L. Elkoro eta C. Ayastuy ekintzaileek eman zioten hasiera ELAY-ri. Izena eta izana eman zioten bi famili hauek dira enpresa honi gaur egun arte jarraipena eman diotenak. Antzuolako herrian, forjatutako piezak mekanizatzen hasi bazen ere, 1970. urtean Ebaketa zehatzari ekin zion eta hori izan da hurrengo urte guzti hauetan ELAY Taldearen jarduera nagusia.

Antzuolako herritik, Mexico eta China-ra jauzia eman eta mundu mailan hedatutako taldea izatera heldu izan bada ere, sorrerako izaera eta baloreak mantentzen ditu oinarri: inguruan aberastasuna sortu, ingurumenarekiko errespetuz eta pertsonen bizi baldintza duinak ziurtatuz.