Bezeroari bideratuak

ELAY-n oso garbi daukagu talde lanak duen indarra eta, horregatik, etxean lankideak gure artean elkarlanean gabiltzan bezala, berdin gabiltza gure hornitzaile eta bezeroekin, ziur bait gaude lan horren emaitzak beti izango direla onuragarriak guztiontzat eta gure ingurukoentzat, orain eta etorkizunean.

Bezeroekin daukagun gertutasun horri esker, bere premiak lehen eskutik ezagutzeko aukera daukagu. Gainera, mundu mailan ditugun ekoizpen lantegiei esker, gaur egun gertutasun hori geografikoki ere errealitate bat dela esan dezakegu. Beraz, guzti honekin, bezeroen premiak asetzea lortzen dugu, balio erantsia islatzen duten produktu eta zerbitzuak eskainiaz eta ezagutza teknikoak berritu eta ugarituaz.