Ebaketa zehatza

Ebaketa zehatzaren teknologiaren bidez egindako 1 eta 16 mm-ra bitarteko lodiera duten pieza metalikoak ekoizten ditugu, karbono eta herdoilgaitz altzairuan, aluminioan eta beste materialetan.

Ebaketa zehatzaren teknologiak produktuei balio erantsia gehitzeko aukera eskaintzen du, zehaztasun handiko eta kalitate homogeneoko piezak kostu txikiago batekin ekoizten direlako. Sarritan, dimentsio kontrol zorrotza eta kalitate handia eskatzen duten osagaiak fabrikatzerakoan prozesurik eraginkorrena da.