Pertsonetan oinarrituak

ELAY pertsona anitzak osatzen dugun familia bat gara. Aniztasun honek gure pertsonen eredua indartu eta sendotzen du.

ELAY-k sustraietan pertsonen garapena eta ongizatea errotuta du. Hau horrela izanik, ELAY familiara barneratzen den pertsonak ezaugarri teknikotatik aparte izaera zehatz bat izan behar du.

Gure merkatuak, ekoizten ditugun piezen kalitateak eta segurtasun mailak, arlo teknikoa eta kudeaketa aurreratu bat eskatzen dute. Honi bideratuta urtero enpresak formazio plan bat garatzen du, bertan, gure pertsonak arlo teknikoa eta izaera garatzeko asmoz.

Jarritako haziak, pertsonen indarrak eta gizaki bezala hazteko premiak eramango dute ELAY etorkizunera.