Kudeaketaren Kontrol Integralaren ereduan aurrera egiten dugu

2019/06/20
Kudeaketaren kontrol integraleko eredu korporatiboa proiektu estrategikoa da Elay Taldearentzat, taldearen lehiakortasuna bermatzeko funtsezkoa.

 

Hori ahalbidetzeko, Elay Europak Microsoft Dynamics AX ERPra migratzeko proiektu pilotua amaitu berri du, automoziorako konponbide bertikal espezifiko batetik garatua. 

Ezarritako ereduak aurreikusia zuen AX Captor plantako MES sistemarekin bat egitea, eta baita Prisma mantentze-lanen kudeaketaren plataformarekin ere. Horrela, modu automatikoan eta zuzenean integratuko da ekoizpenari, kalitateari eta mantentze-kostuei buruzko informazioa.

Orain, eredu honen hedadura hasten da Mexiko eta Txinako ekoizpen plantetara. Hodeian dagoen softwarearen bidez, planta bakoitzak bere kokapenean azterketa eta erabakiak hartzea hobetzeaz gain, beste plantekin denbora errealean bere indikatzaileak alderatzea ere lortuko du. Helburu argia izango da jardunbide onenak identifikatzea eta planta guztietan hauen ezarpena bizkortzea.

Bestalde, korporatiboari bezero, produktu eta prozesuen estrategiak modu arin eta ikuspegi globalarekin egokitzeko aukera emango dio, gure bezeroen beharrei egokitutako zerbitzu zehatzagoak eskaini ahal izateko.