EAC eta bere bezero berriak

2017/07/07
Bezeroetatik gertu egoteko ELAY Taldearen esfortzua, horien artean, 2013an Txinan ekoizpen planta berri bat zabaltzearena, dagoeneko bere emaitzak ematen hasia da.

 

Badira jada zazpi bezero EAC, gure Txinako enpresa, beraien ebaketa zehatzeko hornitzailea izatea nahi dutenak, exijentzia tekniko eta erantzukizun handiko piezak ekoizteko.

800 Tn-tako prentsa berriarekin, EAC orain gai da automobilgintzan eskatzen den ia edozein pieza ekoizteko, horrela negoziaketa komertzialak ere errazten direlarik.

ELAY Taldearen helburua, beraz, aurten EAC-k bere bezero-zorroan hamar bezero dituela amaitzea da, bai Tier 1, balazta sistema, sarraila sistema,… fabrikatzaileak, baita “powertrain” fabrikatzaileak ere.