CELAY-k EAC bisitatu du

2018/02/22
Aurtengo otsailean, CELAY-ko Industrializazio/Tresneria Saileko Angel Cabrera eta Adrian Almanza-k Txinako EAC planta bisitatu dute.

 

Bisitaren helburu nagusia trokel, molde eta erreminten ordezkoen hornitzaile izan daitezkeenen azterketa eta aukeraketa egitea izan da. Horretarako, Juan Pablo Velazquez-en laguntza izan dute, gaur egun Rey Edmundo Garcia-rekin batera Txinan aurkitzen dena, Elay Taldearen nazioarteko proiektu bat garatuz.

Txinara egindako bisitaldian EAC taldea osatzen duten pertsonak ezagutu ahal izan dituzte, horrek, planten arteko komunikazio kanalak hobetzen eta Taldearen funtzionamenduan sinergiak definitzen lagunduko duelarik.