AUTO SHANGHAI 2017

2017/05/02
Aurten, Elay Taldeak lehen aldiz parte hartu du erakusketari gisa Shanghai-ko “17th Shanghai International Automobile Industry Exhibition” azokan, 2017ko apirilaren 21etik 28ra ospatu dena.

“Auto Shanghai” mundo mailako automobilgintza azoka handiena da, bertan munduko kotxegile guztiak biltzen direlarik. Aurten ere Tier 1 nagusienak eta Tier 2 mailako enpresa ezagunenak azoka honetan bildu dira, Elay Taldea besteak beste.

“Auto Shanghai” urtero ospatzen den ekitaldi bat bada ere, bi urtean behin bakarrik ospatzen da Shanghaiko hirian, Shanghai-k Beijing-ekin txandakatzen bait du azoka honen ospakizuna.

Esperientzia berri hau polita eta emankorra izan delakoan gaude, gure bezeroengandik gertu egoteko aukera eman bait digu eta, horrekin bat, sektoreko beste hainbat enpresekin elkarrizketak edukitzeko aukera, hauekin berriro ere laster suertatzeko aukera izango dugulakoan.