2. Expo Muntaia

2015/06/15
Celay, S.A. de C.V.-k joan del uztailaren 23an bere “2. Expo Muntaia” ospatu zuen, bere bezero nagusietako baten eta Celayako Unibertsitateko ordezkari baten laguntzarekin

Joan den uztailaren 23an, goizeko 10.30etan, 2. Expo Muntaiari hasiera eman zioten gure Celay-ko lankideek, lantokiko instalazioetan. Ekintza honen helburua zera zen, muntaiekiko ezagutza hedatzeko guneak sortzea eta, horrekin, langileek gai honekiko duten motibazioa eta sentsibilizazioa lantzea, gure piezen kalitatea hobetzeko asmoz.

Ekitaldi honetarako bere bezero garrantzitsuenetako baten eta Celayako Unibertsitateko Ingeniaritzen Zuzendariaren laguntzarekin kontatu zuen. Gure Celaya-ko plantako Proiektuen Liderra den Aracely Garcia-k egin zien ongietorria han bildutako guztiei eta ondoren Javier Tapiak, bertako Operazio-Gerenteak, hartu zuen hitza. Honek amaitu ondoren, gonbidatua izan zen bezeroaren ordezkariak hitz egin zuen, gure piezek duten garrantzia azalduz eta, hori dela eta, horien fabrikazio prozesuan ezarri behar den atentzioa handia behar duela izan azpimarratuz. Hitzaldia oso interesgarria suertatu zen han bildutako guztientzat, edozein unetan parte hartzeko aukera izan zutelarik.